2013/07/28
Maider Caminos eta Haritz Azkonaren hitzak
"Luis eta Xapo ez dituzue eramango!! Ez diegu
utziko!! Luis, Xapo maite zaituztegu!!! Zuekin gaude!Zuen konpromezua,
borrokarako griña, duintasuna gure eredu dira!! Eta zalantzarik ez izan
lortuko dugula!!! "
2013/07/23
Iruñerriko 5 auzipetuen mezua / Mensaje de lxs 5 encausadxs de Iruñerria
Iruñerriko 5 auzipetuen mezua / Mensaje de lxs 5 encausadxs de Iruñerria
2013/07/20
2013/07/19
Uztailaren 27an, "Harriz Harri, Herriz Herri #HerriHarresia eraikitzen" nazio ekitaldia burutuko da Amaiurren
Zabaldu ekitaldirako kartela |
2011ko abenduan Gasteizen piztu zen herri-lana eta Matrioska itxura hartu zuten harriek, Ekaitz Samaniego eta beste guztiak babesteko; 2012ko ekainean Bilboko San Inazion, adreiluak alarma gorrian eraldatuta, Gaizka Astorkiza eta beste guztien defentsan; urte hasieran Oreretan, Arkaitz, Maitane, Xabier, Aitor eta beste guztiei zabaltzen zitzaizkien ate formadun harriekin; 2013ko apirilean Donostian, Ekaitz, Nahikari, Imanol, Zola, Lorente, Arretxe, Ezkerra, Adur, Egoi eta beste guztien defentsan, pertsona bakoitza harri bihurtuta; ondarrutarrek zubia eraiki zuten jarraian, Urtza eta beste guztiak aterpetuz.
Gaur Iruñerrian dugu epizentroa. Auzolana eta autoantolakuntza oinarri eta bere sendotasunari esker eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoak antzu bilakatu behar dituena.
Gaur Iruñean prentsaurrekoa burutu da: "Harriz Harri, Herriz Herri, #HerriHarresia eraikitzen"
2013/07/18
San Ferminen bueltan errepresioak bost atxilotu ekarri ditu
Ohikoa den bezala, San Ferminen bueltan errepresioak bost atxilotu ekarri ditu. Zoritxarrez, San Ferminetan ere ohituak gaude agintari eta polizia ezberdinen eskutik debeku, jazarpen, eskubide urraketa, mehatxu eta abar luze batetara. Herritarrok ditugun hainbat eskubide zeharo bortxatuak izaten dira. Hau ez da soilik festetan ematen den gertakari isolatu bat; urte osoan zehar herritarrok pairatzen dugun eguneroko jazarpena baizik.
UPN ren Gobernua ahul dago. Laburbilduz; murrizketak, iruzurra, ustelkeria, errepresioa eta abar luze bat dira hauen kudeaketa politiko penagarriaren emaitza. Honek gizarte zein komunikabideetan geroz eta isla handiagoa izaten hari du eta hau estali edo arreta desbideratu nahian, San Ferminen biharamunak atxiloketak ekarri ditu. Oraingoan bost izan dira Iruñerriko auzo eta herri ezberdinetan atxilotutako gazteak.
Buruturiko prentsaurrekoa, ezker-eskuinean atxilotuetako bi |
Atxiloketa hauek salatzeko eta Iruñean askatasunez jarduteko eskatuz, jende andana handia bildu da Iruñeko Udal plazan atxilotuak aske gelditu diren egun berean. Atxilotuen ustez, atxiloketa hauek, "UPN ren miseriak estaltzeko" burutu dira eta azpimarratu nahi dugu atxilotuetako batek kolpeak, ukabilkadak eta mehatxuak jasan dituela.
Kiratsa darien ustel guzti hauek jakin dezaten atxiloketa, mehatsu eta jazarpen guztien gainetik indartsu jarraituko dugula borrokan, dagokigun askatasun eta eskubideen alde!!! Eraso guztien aurrean harresi batekin topo egingo dutela, harresi menderaezin batekin!!
2013/07/17
Carteles #HerriHarresia
Llegan las fiestas de muchos pueblos y los momentos de reivindicar también. Ponemos a vuestra disposición los carteles de denuncia de la situación de 5 jóvenes encausad@s en el sumario 8/10.
Castellano blanco y negro:
http://www.flickr.com/photos/58943551@N03/9307678242/sizes/l/in/set-72157634672980699/
Euskara Txuri beltz:
http://www.flickr.com/photos/58943551@N03/9307673736/sizes/l/in/set-72157634672980699/
Castellano color:
http://www.flickr.com/photos/58943551@N03/9304886941/sizes/l/in/set-72157634672980699/
Euskara kolore:
http://www.flickr.com/photos/58943551@N03/9307658546/sizes/l/in/set-72157634672980699/
2013/07/07
La Policia Minicipal y Foral reprimen la kalejira por la ikurriña
La Policía Municipal y Foral cargaron duramente ayer contra decenas de ciudadan@s que pretendían mostrar la ikurriña en el inicio de las fiestas sanfermineras.
Hubo multitud de golpeados, entre otros, el representante de Sortu, Txelui Moreno. También hay un Policía Municipal herido de, al parecer, un botellazo.
Hubo multitud de golpeados, entre otros, el representante de Sortu, Txelui Moreno. También hay un Policía Municipal herido de, al parecer, un botellazo.
2013/07/04
Argazki galeria: Iturramako #HerriHarresia-ren kalejira
2013/07/03
Rueda de prensa sobre la vistilla del Tribunal Supremo
Este martes a las 12:00 horas del mediodía decenas de personas se han reunido para mostrar su apoyo a l@s seis personas de Iruñerria que están en serio peligro de ser condenadas y entrar en prisión por su militancia política. La rueda de prensa ha sido mientras en Madrid, en el Tribunal Supremo, se realizaba la vistilla donde analizaran la sentencia de la Audiencia Nacional, que condenaba a 5 personas a 6 años de cárcel por su militancia política en Segi y Ekin.
Las personas reunidas han manifestado que "la sociedad de Euskal Herria les ha absuelto", por lo que han hecho un llamamiento a abrir las puertas de sus casas para hacer frente a las decisiones judiciales injustas.
Por la tarde habra movilizaciones en los barrios y pueblos de las personas afectadas:
3 de julio: Iruñerria.
- 18:00 Iturrama Bunker kalejira informativa.
- 19:00 Barañain Plaza del ayuntamiento.
- 20:00 Undiano: habra distintas actividades.
3 de julio: Solidaridad desde los pueblos.
- 19:30 Puente la Reina Gares: En la plaza.
2013/07/02
#HerriHarresia: Deialdiak/ Convocatorias
Hona emen deitutak dauden hitzorduak:
Uztailak 2 Barañain.
- 19:00tan Lagunak-etik abiatuta txirrindula eta auto carabana.
Uztailak 3: Iruñerrian.
- 12:00tan Iruñeako Gaztelu enparantzan agerraldi jendetsua: Etorri laranjaz jantzita!!
- 18:00tan Iturramako Bunkerretik abiatuta kalejira informatiboa.
- 19:00tan Barañaingo udal plazan. Denok plaza betetzera!
- 20:00tan Undioko plazan asanblada eta ekintza ezberdinak.
Uztailak 3: Elkartasuna herrietatik.
- 19:30tan Garesko plazan.
Estas son las diferentes convocatorias que hay para estos días:
2 de julio Barañain.
- 19:00 Caravana de coches y bicis desde Lagunak.
3 de julio: Iruñerrian.
- 12:00 Iruñea Rueda de prensa masiva en la Plaza del Castillo. ¡¡Ven destid@ de naranja!!
- 18:00 Iturrama Kalejira informativa desde el Bunker.
- 19:00 Barañain plaza del ayuntamiento: ¡Tod@s a llenar la plaza!
- 20:00 Undiano: Asamblea y diferentes actos.
3 de julio: Solidaridad desde los pueblos.
- 19:30 Puente la Reina- Gares: En la plaza.
2013/07/01
ELKARTASUNETIK KONPROMEZURA!
Uztailaren 3an asteazkenarekin, "bistilla eguna" izango dute bost gazte nafarrek. Aldi berean, Txantreako auzokidea den Josu Espartza hurrengo egunetan espetxeratua izateko arriskuan dago. Horregatik, eta guzti hau salatzeko, uztailaren 3an ekimen desberdinak burutuko dira. Eguerdiko
12etan Iruñeko Gaztelu plazan kontzentrazio bat burutuko da, eta
arratsaldean Iturraman, Undion eta Barañainen mobilizazioak izango dira.
Ez da hilabete pasa Gaztelu Plazan Harresiaren lehen puxka eraikitzen hasi ginenetik eta geroztik ugariak izan dira honen aldeko elkartasun, ekarpen eta atxikimenduak. Nafar hauen herri eta auzoetan ere elkartasun uholde andana sortu da eta kolore laranja geroz eta nabarmenagoa da kale zein bizilagunen sentimenduan. Aurrerantzean ere ez da gutxiagorako izango, herritarrok ez bait dugu Entzutegi Nazionalaren erabakirik onartuko eta guztion artean osaturiko Harresi sendo eta indartsu batekin topatuko dira. EZ DITUZUE ERAMANGO!!
Urriaren 26an denok Bilbora!! ERASOEN GAINETIK EUSKAL HERRIA AURRERA!! ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKO GUZTIAK GUZTIONTZAT!!!
Espetxeak nola hustu hitz egiteko garaia denean, 80 Euskal herritar epaituko ditu udazkenean Espainiako Entzutegi Nazionalak, bi makro auzitan: Gazte mugimenduaren kontrako auzia eta "Herriko Tabernen" auzian. Auziperatuen ustez, Euskal Herriari egiten zaion eraso frontala da hau. Eta, bi auzitan egon arren, alde berean daudela ulertzen dute auzipetuek. Halaxe jarri baitituzte auzitegiek.
Estatuaren asmoak asmo, auzipetuek argi dute beren helburua: «Garai
berria ekarri eta bake iraunkorra finkatzeko ahalegina» dela.
Orain arte «ahaleginak eta bi» egin dituztela, eta ohartarazi dute
aurrerantzean ere horretan segitzeko asmoa dutela. «Oztopo guztien
gainetik», euskal herritarrentzako «garai eta aukera demokratiko
beteak» lortu arte, eginahalean jarraituko dute. «Aurre egingo diegu
makroepaiketa politiko hauei zein salbuespeneko politika guztiei, bertan
behera uztea lortu arte».
Horretarako,badakite beraiek
bakarrik ez direla nahikoa: «Elkartasuna, mobilizazioa, jendarte
zibilaren aktibazioa, herri erakunde eta instituzioen konpromisoa...
hortik dator Euskal Herriaren garai berria». Eta badute konfiantza
herritarrengan.
Horregatik, manifestazioa antolatu dute urriaren 26rako. Erasoen gainetik, Euskal Herria aurrera
leloarekin egingo dute, Bilbon. «Herritarren konpromisoaren eta
elkartasunaren bidez lortuko dugu bakearen aurkako erasoei aurre egingo
dien harresi herritarra altxatzea, konponbideari atea parez pare irekiko
dion herri indarra».
Suscribirse a:
Entradas (Atom)