Ohikoa den bezala, San Ferminen bueltan errepresioak bost atxilotu ekarri ditu. Zoritxarrez, San Ferminetan ere ohituak gaude agintari eta polizia ezberdinen eskutik debeku, jazarpen, eskubide urraketa, mehatxu eta abar luze batetara. Herritarrok ditugun hainbat eskubide zeharo bortxatuak izaten dira. Hau ez da soilik festetan ematen den gertakari isolatu bat; urte osoan zehar herritarrok pairatzen dugun eguneroko jazarpena baizik.
UPN ren Gobernua ahul dago. Laburbilduz; murrizketak, iruzurra, ustelkeria, errepresioa eta abar luze bat dira hauen kudeaketa politiko penagarriaren emaitza. Honek gizarte zein komunikabideetan geroz eta isla handiagoa izaten hari du eta hau estali edo arreta desbideratu nahian, San Ferminen biharamunak atxiloketak ekarri ditu. Oraingoan bost izan dira Iruñerriko auzo eta herri ezberdinetan atxilotutako gazteak.
Buruturiko prentsaurrekoa, ezker-eskuinean atxilotuetako bi |
Atxiloketa hauek salatzeko eta Iruñean askatasunez jarduteko eskatuz, jende andana handia bildu da Iruñeko Udal plazan atxilotuak aske gelditu diren egun berean. Atxilotuen ustez, atxiloketa hauek, "UPN ren miseriak estaltzeko" burutu dira eta azpimarratu nahi dugu atxilotuetako batek kolpeak, ukabilkadak eta mehatxuak jasan dituela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.