2013/07/19

Gaur Iruñean prentsaurrekoa burutu da: "Harriz Harri, Herriz Herri, #HerriHarresia eraikitzen"

Gaurko prentsaurrekoaren irudia
Iruñean prentsaurrekoa burutu dugu datorren larunbatean Amaiurren burutuko den nazio ekitaldira joateko deialdia luzatuz.


Maider, Aritz, Luis, Mikel eta Xapo auzipetuen inguruko Gorenaren ebazpena heltzear da, irailaren 14an hasiko da Deustuko grebalarien kontrako epaiketa, urrian, Madrilen, 35/02 makroprozedura eta baita 40 gazteen aurkakoa. Epaitegietan eta epaitegietatik kanpo ere, Estatuek eta tokiko administrazioek, arduradun politikoek eta polizia ezberdinek salbuespen logikan sakontzen jarraitzen dute. Eskubide sozial eta politikoak murrizten dituzten neurri berean hauen kontra jaiotzen diren herri adierazpen ezberdinak kriminalizatu eta zigortzen dituzte.Guzti hau salatu eta auzipetuei babes eta elkartasuna adierazteko, Amaiurren dugu hitzordua, harresi sendo eta garaiezin bat eraikitzen jarraituko dugu!! Herria da harresia!!!

Berria komunikabide ezberdinetan:

naiz , Berria , Ateak Ireki,

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.