2013/07/01

Urriaren 26an denok Bilbora!! ERASOEN GAINETIK EUSKAL HERRIA AURRERA!! ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKO GUZTIAK GUZTIONTZAT!!!

Espetxeak nola hustu hitz egiteko garaia denean, 80 Euskal herritar epaituko ditu udazkenean Espainiako Entzutegi Nazionalak, bi makro auzitan: Gazte mugimenduaren kontrako auzia eta "Herriko Tabernen" auzian. Auziperatuen ustez, Euskal Herriari egiten zaion eraso frontala da hau. Eta, bi auzitan egon arren, alde berean daudela ulertzen dute auzipetuek. Halaxe jarri baitituzte auzitegiek. 
Estatuaren asmoak asmo, auzipetuek argi dute beren helburua: «Garai berria ekarri eta bake iraunkorra finkatzeko ahalegina» dela. Orain arte «ahaleginak eta bi» egin dituztela, eta ohartarazi dute aurrerantzean ere horretan segitzeko asmoa dutela. «Oztopo guztien gainetik», euskal herritarrentzako «garai eta aukera demokratiko beteak» lortu arte, eginahalean jarraituko dute. «Aurre egingo diegu makroepaiketa politiko hauei zein salbuespeneko politika guztiei, bertan behera uztea lortu arte».
Horretarako,badakite beraiek bakarrik ez direla nahikoa: «Elkartasuna, mobilizazioa, jendarte zibilaren aktibazioa, herri erakunde eta instituzioen konpromisoa... hortik dator Euskal Herriaren garai berria». Eta badute konfiantza herritarrengan.
Horregatik, manifestazioa antolatu dute urriaren 26rako. Erasoen gainetik, Euskal Herria aurrera leloarekin egingo dute, Bilbon. «Herritarren konpromisoaren eta elkartasunaren bidez lortuko dugu bakearen aurkako erasoei aurre egingo dien harresi herritarra altxatzea, konponbideari atea parez pare irekiko dion herri indarra».

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.