Oporraldien hondarretan gaude, hastear dugu ikasturte berria. Gure herrian askotan gertatu den moduan, aurtengoan ere garai argigarria izaten ari da oinarrizko askatasunen egoerari dagokionez. Labur esanda, oporretan jarraitzen dute, gure herritik urrun.
Bilboko txupineraren eta Laudioko pregoilariaren izendapenen
ilegalizazioek, edo Estafetako Bostek greba orokorraren harira jasotako
zigor judizial lotsagarriek, besteak beste, disidentzia ñimiñoena ere,
adierazpen herrikoi oro, jopuntuan daudela berretsi digute. Alde
honetatik, zaharrak berri.