Azaroaren 2an, 3an eta 4an, Auzitegi Nazionalean, bederatzi nafar epaituko dituzte Segiko eta Ekin-eko kide izateaz akusatuta.
Epaitu beharreko pertsonak hauek dira: Alberto Lopez Iborra (Barañain), Aritz Azkona Dominguez (Iturrama), Mikel Jimenez Martin (Barañain), Luis Goñi Lara (Barañain), Xabier Sagardoy Lana (Barañain), Maider Caminos Miranda (Zizur), Maitane Intxaurraga Uribarri (Arbizu), Noe Lopez Albizu (Barañain) y Amaia Legarra Beunza (Basaburua).
2008ko abuztuan atxilotu zituzten, eta torturak, koakzioak eta mehatxuak salatu zituzten. Lehenbiziko seiak kartzelan jarraitzen dute.
Fiskalak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu du haientzat (10 urtekoa Maider Caminosen kasuan), “banda terroristako kide izateagatik”, Ekin-eko eta Segiko militanteak izatea baita akusazioa.
Askatasun eta eskubide zibilen kontrako beste epaiketa bat
Eleak mugimenduaren aldetik helarazi nahi dugun mezua da epaiketa hau askatasun eta eskubide zibilen kontrako beste epaiketa bat dela, bederatzi pertsonari zigorra ezarri nahi zaielako talde armatuko kide izateagatik, jarduera politikoak betetzeko akusazioarekin.
Gauza bera esan dezakegu Josu Esparzaren kontrako bi euroaginduez, amnistiaren aldeko mugimenduan eledun gisa egindako lanagatik kartzelaratu nahi dutelako.
Oso larria iruditzen zaigu estatuek arerio politikoaren kontra atxiloketak, epaiketak eta kartzela erabiltzen segitzea. Iraganeko argazkiak dira, ehunka pertsonarengan, ehunka familiarengan oraindik ere mina eragiten dutenak, eta bertan behera uzteko eskatu behar diegu, militante politikoen kontrako prozesu guztiak geldiarazi, eta haien ondorioz espetxeratutako guztiak aska ditzatela.
Auziperatuei babesa
Milaka pertsona kalera atera dira azken asteotan askatasun politikoen alde. Manifestazio hauek dozenaka eragile politiko, sindikal eta sozialen babesa jaso dute.
Asteazken honetan, babes sozial hori Entzutegi Nazionaleko ateetara helduko da, eta bertan auziperatuen senideak, lagunak eta eragile ezberdinetako ordezkariak bilduko dira. Besteen artean, Maiorga Ramirez eta Bidendi Barea Bilduko parlamentariak egongo dira, baita Txelui Moreno (Ezker Abertzalea), Consuelo de Goñi (Nabaiko zinegotzia Barañaingo udaletxean) eta Xabier Barber (ESK).
Epaiketaren lehenengo saioa goizeko hamarretan hasiko da. 9.30etan eragile politiko eta sindikalen ordezkariek hitzegingo dute komunikabideen aurrean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.