“Eleak” eskubide zibilen aldeko mugimenduko kide batzuk eta azaroaren 2ko epaiketan auziperaturik dauden zenbait lagun Iruñeko, Arbizuko, Basaburuko, Barañaingo eta Zizurko udaletako alkate edo zinegotzi batzuekin elkartu ziren atzo, herri haietako bizilagunak baitira epaitu behar dituzten pertsonak.
Bileraren helburua honakoa zen: Nafarroako udal guztietan epaiketa politikoen eta euroaginduen kontra aurkezten ari diren mozioak prestatzea.
Zehazki hauexek egon ziren bileran: Arbizuko alkatea, Jesús Mari Mendinueta (ANV-EAE); Basaburuko alkatea, Ricardo Arangoa (Bildu), Undioko kontzejuburua, Blanca Vazquez; Zizur Zendeako bi zinegotzi, Enrique Miranda (Erreniega) eta Miguel Sanz Izco (NaBai); Barañaingo zinegotzi bat, Consuelo de Goñi (NaBai;), eta Iruñeko bi zinegotzi, Peio Martínez de Eulate (Bildu) eta Aritz Romeo (NaBai)
Mozioa herri askotan aurkeztu da, eta frankotan onartu, hauetan hain zuzen ere:Uharte Arakil, Leitza, Altsasu, Bertizarana, Etxarri Aranatz, Urdiain, Basaburua, Ziordia, Olazti, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza...
Beste udal askotan, mozioa hurrengo egunetan aurkeztuko da. Hala gertatuko da Josu Esparzaren herrian eta azaroko epaiketa horretan auziperaturik daudenen herrietan ere. Zehazki, ostiral honetan, urriak 21, Iruñean aurkeztuko da, astelehenean, urriak 24, Zizurren eta Barañainen asteazkenean, urriak 26.
Eleak mugimenduan espero dugu Nafarroako Parlamentuan urriaren 11n sumatu genituen sentsazio onak udaletara ere iristea; izan ere, Parlamentuan aukera izan genuen gure planteamenduak talde politiko guztien aurrean azaltzeko, eta, ideologia desberdineko lagunen artean, pertsona guztien eskubideak errespetatu beharraz hitz egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.