2011/09/04

Ezker abertzaleko beste bederatzi militante epaituko dituzte azaroaren hasieran

Azaroaren 2an, 3an eta 4an, Auzitegi Nazionalean, Nafarroako ezker abertzaleko beste bederatzi militante epaituko dituzte, kasu honetan Segiko eta Ekin-eko kide izateaz akusatuta.
Epaitu beharreko pertsonak hauek dira: Alberto Lopez Iborra (Barañain), Aritz Azkona Dominguez (Iturrama), Mikel Jimenez Martin (Barañain), Luis Goñi Lara (Barañain), Xabier Sagardoy Lana (Barañain), Maider Caminos Miranda (Zizur), Maitane Intxaurraga Uribarri (Arbizu), Noe Lopez Albizu (Barañain) y Amaia Legarra Beunza (Basaburua).
Lehenbiziko seiak kartzelan daude, eta gainerakoak epaiketaren ondoren sar litezke. 2008ko abuztuan atxilotu zituzten, eta gehienek torturak salatu zituzten. Fiskalak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu du haientzat (10 urtekoa Maider Caminosen kasuan), “banda terroristako kide izateagatik”, Ekin-eko y Segiko militanteak izatea baita akusazioa.

20 lagun hilabete batean epaituak
Urrian beste 11 gazteren kontra eginen den epaiketarekin batera, guztira, Nafarroako 20 lagun epaituko dituzte hilabete bakarrean beren militantzia politikoagatik. Horri beste hauek gehitu beharko genizkioke: Amnistiaren aldeko Mugimenduko kide den Josu Esparzaren kontrako euroagindua, milintante internazionalisten auziperatzea, eta Bateragune-ko epaia, joan den astean jakin duguna.
Gertakari horiengatik denengatik, “Eleak” Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduak manifestazio bat eginen du datorren urriaren 1ean, Iruñean, honako hau erreibindikatzeko: pertsonek eskubidea dutela politika egiteko eta horregatik jazarpenik ez jasateko. Ibilaldia Golem zinemetatik abiatuko da, 17:30ean, goiburu honekin: “Por las libertades políticas. Eskubide guztiak guztientzat”. Arlo politiko, sindikal eta sozialeko hainbat pertsonak sostengua adierazi diote manifestazioari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.