Herri harresia nola nafartu aztertzen hasi dira auzipetu eta herritarrak.
IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS |
Herri harresia beharko duten susmoa daukate.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Luis Goñiri, Xabier Sagardoiri, Aritz
Azkonari eta Maider Caminosi jarritako sei urteko zigorra
berraztertzekoa da Auzitegi Gorena, hilaren 28an. Auzitegiak zigorra
berresten badu, Donostian eta Ondarroan ikusitako herri harresia eratu
nahi dute Iruñean ere, baina, hango erara. Bai baitakite Nafarroako
hiriburuko egoera ez dela Gipuzkoakoa bezalakoa, ezta Bizkaiko
herrikoaren antzekoa ere.
Azpimarratu dute harresiak egiteko modu bakarra ez dela elkarri besotik helduta jartzea. Modu asko eta diferenteak daudela horretarako. Baina argi daukate badela guztiek izan beharreko elementu komun bat: desobedientzia zibila. «Desobedientzia sare publikoak» osatu nahi dituzte, «elkartasunetik konpromisora» jauzi egingo duen jendea batu. Atzo, Iruñeko Txantrea auzoan harresi horren nolakotasunaz hausnartzen hasi ziren, batzarrean.
Segi eta Ekineko kide izatea leporatuta atxilotu eta zigortu zituzten bost lagunak. Inkomunikatuta eduki zituzten egunetan torturatu egin zituztela salatu zuten guztiek. Orduko adierazpenetan oinarrituta zigortu zituzten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.