Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte, urriaren 4, 5, 6, 17, 18 eta 19an.
Mikel Marin, Iturrama
Mikel Framarike, Barañain
Gorka Sueskun, Donibane
Iker Aristu, Iturrama
Diego Octavio, Iturrama
Oihan Ataun, Arrosadia
Mikel Beunza, Arrosadia
Irati Mujika, Arrosadia
Iñaki Marin, Arrosadia
Iker Araguas, Iturrama
Ibai Azkona, Iturrama
Azkeneko hirurak behin-behineko atxiloaldian daude, ehunka kilometrora sakabanaturik, eta hiru urte daramatzate horrela kartzelan. Eta gainerakoak ere kartzelara sar litzakete epaiketa honen ondoren.
Haietako bakoitzarentzat 10 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute. Erakunde terroristako kide izateaz akusatuta daude Iruñerriko gazte mugimenduan egiten duten lan nabarmen eta agerikoagatik. Denen kontra, akusazio orokor bat dago: Segi gazte erakundeko kide izatea, legez kanpokotzat hartu baitzuen Auzitegi Gorenak 2007. urtean.
214 lagun atxiloturik 2007tik: Iruñerrian 79
2007an Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi erakunde terroristak zirela erabaki zuenetik, 214 gazte atxilotu dituzte Euskal Herrian, eta haietatik 132 kartzelatu.
Poliziaren sarekadak, herrialdez herrialde eginak 2007an, 2008an eta 2009ko lehenbiziko erdialdean, atxilotuek egindako tortura-salaketaz zipriztindurik egon ziren. Tratu txarren helburua argia zen: gazteak behartzea beren burua erruduntzat deklaratzera eta libre zeuden beste pertsona batzuen izenak ematera. Horrela, zerrenda beltzak sortu ziren, 2009ko eta 2010ko atxiloketen abiapuntua izan direnak, oraingoan poliziaren makrooperazio bihurtuak Euskal Herri osoan.
Atxiloketekin, eskualde zigortuena Iruñerria izan da: 2007az geroztik, 79 gazte atxilotu dituzte, haietatik 46 torturatu, 51 kartzelatu, eta 114 auziperatu hainbat sumariotan. Dozenaka gazte daude poliziaren zerrenda beltzetan "atxilotuak izateko arriskuan”, dozenaka gazte kautelazko neurriekin, astero-astero epaitegira agertu behar dutenak.
Urte hauetan, fidantzetan 250.000 eurotik gora ordaindu dira, eta gazte batzuek 60.000 eurotik gora ordaindu behar izan dute libre gelditzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.