Atarrabiako bizilaguna den Peio Ion Sanchezekin batera, beste bi lagun gehio epaituak izaten ari dira Parisen, Ekaitz Sirvent eta Ainhoa Ozaeta.
Peio 2005ean atxilotu zuten Frantzian eta 2008an askatu zuten bihotzeko gaixotasun larri batengatik. Gaur egun Urruñan konfinatua dago eta bere gaixotasunarengatik hainbat froga mediku egin behar dizkiote maiztasun handiz.
Eleak Mugimendutik salatu nahi dugu epaiketa hauek ez diotela inolako ekarpen positiborik egiten bizi dugun gatazka politikoaren konponbideari. Zentzu hotan, euskal gizartea irtenbide baten alde ozen eta garbi aldarrikatzen ari den bitartean, Paris eta Madrilek euskal herritarrak epaitzen jarraitzen ditu, bizitzen dugun egoera historiko honi oztopoak jarriz eta herritarron borondateari muzin eginez. Guzti hau salatzeko eta epaituei gure babesa adierazteko elkarretaratzea burutuko da, datorren abenduaren 12 osteguna, arratsaldeko 8tan Atarrabiako Udaletxearen parean, konponbide garaia dela aldarrikatzeko eta gertakaria hauen amaiera eskatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.