Eragile politiko eta sozialak parte hartu zuten Herri Harresia ekimenak atzo antolatutako eztabaidan
2013-10-03
Prestatutako aretoa bete zen. (Argazkilaria: Inaxio Lizoain)
50 lagunen aurrean mintzatu ziren atzo Kultur Etxean, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), eta Txema Mauleon (I-E) politikariak, Bixente Serrano Izko istoriadorea, Gorka Ovejero Mugitu!-ko kidea, Presen Zubilaga mugimendu feministako kidea eta KEM-MOCeko Fernando Mendiola. Mahai ingurua Juan Kruz Lakastak zuzendu zuen eta publikoaren parte hartzea izan zen.
Inaxio Lizoain-en argazkiak. |
Mahai ingurua desobedientzia izan zuen hizpide. Bixente Serranok beldurraren indarraz ohartarazi zuen eta era positiboan ikustera animatu ere, ekintzarako pizgarri gisa. Era berean, heroi eta abangoardien inguruan hausnartu zuen eta gizartearen indarra azpimarratu ere. Gizartearen indarraz ere jardun zen Bakartxo Ruizek, Herrira mugimenduaren atxiloketen inguruan balorazio bat eman ondoren. Halaber, Txema Mauleonek Izquierda-Ezkerra alderdiak egoera politikoaz egiten duen irakurketa agertu zuen eta Giza Eskubide guztien errespetuaren alde eta horiek urratzen dituztenen aurka azaldu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.