2013/09/12

Irailak 20 jende katea burutuko da Barañain-en



Izena emateko apuntatu herriharresia.net-en. 
1500 metro- 1500 pertsona. 1500 metros- 1500 personas.
Para apuntarse, hacerlo en herriharresia.net.
Naiz.info-ren berria:
Goñi eta Sagardoiren aldeko giza katea osatuko dute Barañainen
Beraien militantzia politikoagatik zigortutako Luis Goñi eta Xabier Sagardoi gazteei babesa adierazteko dinamika baten baitan, kilometro eta erdiko giza katea osatuko dute hilaren 20an. Ekimenari begira, norbanako eta eragileen laguntza eskatu dute.
NAIZ.INFO|IRUÑEA|2013/09/12
20130912_harresia
Giza katean parte hartzeko deia egin dute Iruñean eginiko agerraldian. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)


Iruñean eginiko agerraldi batean, Goñi eta Sagardoiren aldeko dinamikaren baitan antolatutako ekimenen berri eman du Herri Harresiak.
Gogoratu dutenez, bi hilabete pasa dira Auzitegi Goren espainolak gazteen militantzia politikoari ezarritako sei urteko espetxe zigorra berretsi zuenetik. Orain gazteak ezkutatuta daude, baina haien aldeko dinamikek aurrera jarraitzen dute Iruñerrian eta haien sorterri den Barañainen.
Zentzu horretan, hainbat dataren berri eman dute. Lehena hilaren 20an izango da, egun horretan, arratsaldeko 19.00etan, osatuko baitute Goñi eta Sagardoiren aldeko giza katea. Barañaingo Limitetik osatuko da eta 1,5 kilometroko luzera izango du. Xede hori erdiesteko 1.500 lagun behar direnez, dei egin diote norbanako zein eragileei parte har dezaten eta beren metroa herriharresia.net helbidean erreserbatzeko.
Horrez gain, irailaren 27an Laranja Eguna antolatu dute, eta lantegi, ikastetxe, taberna eta bestelakoetara laranjaz jantzita joateko gonbitea egin dute.
Azkenik, urriaren 4an, Barañaingo Udaletxeko plazaren atzealdean, sormenari lekua emango diote, ekimen desberdinak gauzatuz.
«Desobedientzia praktikan gauzatzeko» unea iritsi dela nabarmendu dute Herri Harresitik, eta horregatik nabarmendu dute herritarren konpromisoa ezinbestekoa dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.