2013/05/13

Kronika: Askatasunaren musika

Larunbat goizean Burlata, Iturrama eta Barañaindik abiatu ziren hiru zutabek topa egin zuten Karlos III, 1. an. Gernikako akordioaren elkarretaratzera batu ginen, ehundik gora lagun batu ginelarik. Geroago propaganda banaketa egin genuen Alde Zaharretik barna.

Arratsaldean manifestazioan bostehun pertsona baino gehiago egon ginen "Epaiketa politikorik ez!! Eraiki dezagun herri harresia" lemapean.
Eguna bukatzeko bertso eta giro ezinhoberako lekua izan genuen ere, Kalekalde aretoan.
Mile esker, egun hau egitea posible egin duzuen guztiei!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.